2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena


Gure esperimentua, guppy arrainaren ugalketan oinarrituko da, haren tenperatura aldatuz. Guppy eme arrainaren organismoan Gen Cyp19 deituriko genea dago, kumeen sexua determinatuko duena. Geneak, aromatasa entzima sintetisatzean, androgenoak estrogeno bihurtuko ditu eta horrek, emeen jaiotze kopurua handiagotuko du, nahiz eta arrak ere jaioko diren, kantitate txikiagoan. Hori ezinbestekoa da naturan, espeziaren iraupena bermatzeko. Aldi berean, tenperatura altuak daudenean(30ºC inguru) Gen cyp 19 blokeatuko da eta ez du aromatasa entzima kodifikatuko. Horrela androgeno gehiago ekoiztuko dira eta ar kopuru ugariagoa emango da jaiotzan.

ESPERIMENTUA
Lehedabizi, lau akuario eskuratuko ditugu, 1, 2, 3 eta 4 izendatuko ditugunak. 1 akuarioan arrak sartuko ditugu, bi izango direla. 2 akuarioan emeak, sei izango direla. Beste bi akuarioak urez bete eta ar bakoitzeko hiru eme elkartuko ditugu. 3 akuarioa giro-tenperaturan mantenduko dugu, 4.akuarioa, aldiz, berogailua erabiliko dugu eta 30ºCra igoko dugu.
Behin emeen sabelak puztu direnean, arrak 1 akuariora itzuliko ditugu eta emeak 3 eta 4 akuarioetan mantendu kumeak erditu arte. Kumeak jaio orduko, emeak 2 akuariora itzuliko eta kumeak hilabete eta erdi hazten utziko ditugu, sexua ezberdin eta emaitzen eztabaida gauza dezagun.
Suposatuz, 4 akuarioan ar kume gehiago jaioko dira eta 3 akuarioan eme kopuru handiagoa.
Denbora izatekotan, esperimentua beste behin egingo dugu.

Urriak 28 orain dela aste bete hasi garela akuarioaren ekosistematze prozesuarekin:
1. Harriak, landareak eta dekorazioa insertatu.
2.  Bi akuario urez bete ditugu goraino
3. Filtroak martxan jarri eta beste bi astez martxan utziko ditugu arrainak sartu aurretik.Arrainakez egon arren janaria bota dugu, filtroen funtzionamendu biologikoa aktibatzeko.
4.Akuario baten berogailus ipoini dugu eta bertan utziko dugu egun bat funtzionatzen duela egiaztatzeko
5. Gela kartulinez bete dugu kanpoko klasekideak arreta ez galtzeko.

















Gaur azaroak 5 beste bi akuario (C eta D) urez bete ditugu, giro temperaturara egoteko. Akuarioak termometroarekin tenperatura ikusi dugu. Eta bihar arrainak ekarriko ditugu, eta gure esperimentua martxan jarriko dugu.

Azaroak 15, gaur, arrain emeak eta arrak elakartu ditugu. 3 eme eta ar bat berogailuko akuarioan eta beste 3 eme eta ar bat giro tenperaturako akuarioan. Emeak sabela puztuta dutela ikustean arrrak baztertuko ditugu beste akuario batean. Bieoan berogailua daukan akuarioan emeeak eta arrak sartzen ikusteko aukera izango duzue.

  
Gaur azaroak 19 ur beroan dagoen eme bat akuarioaren hondoan aukitu dugu etzanda. Hala ere, arnasten zuela  ikusi genuenez,  beste akuario batean bakarrik jarri dugu giro temperaturan, berogailurik gabe. Bertan utziko dugu eta hobekuntzarik ez badugu ikusten hiltzea erabakiko dugu, gehiago ez sufritzeko.

Giro tenperaturan utzi dugun akuarioko emeetako batek sabela puztuta daukala ikusi dugu, eta beste biak apur bat, baina oraindik ez dakigu beste biak haurdun dauden.

Gaur azaroak 22 baztertutako emea bizirik aurkitu dugu igeri egiten, baina buruz bera dago denbora guztietan, eta igeri maskuria txarto daukala uste dugu. Azkenik gaur, azaroak 27, hilda aurkitu dugu eta kongelatu dugu etorkizunean zehar aztertzeko.

Azkenean badirudi eme guztiek sabela handituta daukatela, beraz, bi egun barru arrak akuarioetatik aterako ditugu, emeak ez daitezen estresatu.


Aldi berean, bitxikeri bat behatu dugu. Giro tenperaturako guppyak akuarioaren hondoan daude gehienbat eta, aldiz, akuario beroko guppyak goikaldean. Uste dugu, behekaldean bero handiagoa dagoela, giro tenperaturako akuarioa berogailutik hurbil dagoelako eta goialdetik aire hotza sartzen baita. Aldiz, ur berokoek ez daukate arazorik eta bai goian zein behean daude, goialdean gehienbat.

Beste bitxikeria, giro tenperaturako akuarioan dauden bi eme guppyren kolore aldaketa da. Arrarekin elkartu eta bi hiru egunera, ikusi genuen kolore aldaketa nabaria, askozaz deigarriagoa zena aurrekoa baino. Hirugarren emeak ez du kolorea aldatu. Akuario beroko arrainek ez dute kolorea aldatu.

Uste dugu giro tenperaturan dauden emeek kolorea aldatu dutela kamuflatzeko. Giro tenperaturako batek kolore urdina artu du, baina bera bakarrik beste akuario batrean sartzean kolorea aldatzen doa. Hala ere, bere akuarioan sartzean berriro kolore urdina hartzen du. Uste dugu akuarioko harriek urdinak direnez, emea kolore urdina hartzen du bertan kamuflatzeko.


Hurrengo bideoan guppy bat erditzen ikusiko duzue:


Gaur abenduak 10 arrain batzuk haurdun daudela dirudi begibistaz. Ur beroako akuarioarioan asrrain horia haurdun dagoela antzeman daiteke, hala ere, gorria apur bat bakarrik dirudi. Bestalde, giro tenperaturako arrainetan bat bakarrik haurdun dagoela uste dugu, beste biak oso argal daude eta.

Hurrengo bideoan giro tenperaturako akuarioan arrak emeak gorteiatzen ikusiko duzue:

Gaur abenduak 19 eme guztia bat izan ezik haurdun dagoela uste dugunez parideretan ipintzea erabaki dugu. Horrela gabonetan jaiotzen badira amak ez dituzte kumeak jango. Beste emea 2 arrekin ipini dugu haurdun geratzeko behingoz. Jarraian dauden argazkiak haurdun dauden ala ez jakiteko atera genituen. Eme batzuetan bai igartzzen da, vaina beste batzuei ez.










Gaur abenduak 20 berogailuan dagoen eme horiaren parideran kume bat ikusi dugu. Ondoren akuriotik begiratzean veste 4 kume ikusi izan ditugu, landareetan ezkutatuta. oso txikiak eta gardenak dira, oso zailak izan dira antzemateko.

Gabonetan bertan utziko ditugu arrainen dendetan erositako pilula batzuekin. Pilulak gutxinaka janaria botatzen joango dira. Hala ere, 26an joago gara janaria emateko eta kume gehiago badauden ikusteko.


Gaur abenduak 26 arrainak ikustera eta janaria ematera joan gara. Denak bizirik zeunden, ar urdina izan ezik, akuarioaren hondoan aurkitu dugu hilda. Ur beroko akuarioan 8 kume ikusi ditugu bizirik. Beste akuarioan, ordea, ez dira oraindik jaio.







 
 Gabonetatik bueltan Giro tenperaturako emeeak eta arrak hil egin dira ur beroko akuarioan 8 kume  ikusi ditugu eta bi emak bizirik daude. Akuarioak zikin zeudenez bi akuarioak urez aldatu ditugu eta filtroak garbitu ditugu.
Gaur beste 2 ar erosi ditugu esta bigarren esperimentuarekin hasiko gara. Esperimentu honetan emeak eta arrak ur beroko akuarioan ugalduko ditugu( ur beroko uran bakarrik bizirauten dutela frogatu dugulako) eta haurdunaldiko 3. astean giro tenperaturara aldatzean oinarrituko da. Horrela gen cyp19a haurdunaldiko zein atalean eragiten duen ikusiko dugu.
Hona hemen azken asteko bideo eta argazkitxo batzuk. Goza itzazuez!!:)



 





 







Gaur otsailak 14 parideretako eme urdina oso lodi dagoela antzeman dugu eta akuarotik begiratzean 5 kume ikusi ditugu. Uste dugu gaur gauean jaio direla. Berogailuko akuarioan duela hile bat jaiotako kumeak inoiz baino handiagoak ikusi ditugu,  hona hemen argazki eta gaurko bideo batzuk:






























Atzo gauean erditu duen eme urdina ezkerreko argazkian ikus dezakezue.












Eme horia parideran jarri dugu bera ere haurdun dagoela dirudielako. Hala ere, eme gorria 2 arrekin utzi dugu bertan haurdun jartzeko:














Lehenengo belaunaldiko kumeak ezkerreko akuaioan daude eta haurdun dauden emeak eta jaio berriak eskuinekoan












Akuario honetan bi arrak eta eme gorria daude












Gaur otsailak 18 haurdun zegoen eme urdinaparideran hilda buruz era ikusi dugu. Irakuri dugun informazioaren arabera, arrainek ez badituzte kume guztiak kanporatzen bere barruan geratzen dira, emearen heriotza eraginez. Hori dela eta, emea disekzionatu dugu laborategian, arraultzak ikusteko helburuarekin. Disekzioari ekin diogunean, arraultzak ikusi ditugu gonadetan, eme oraindik tripa lodia baitzuen.
































Gonaden irudia mikrokopiotik begiratuz gero.











Gure ikerketaren espermentazioa behin jakinda lortu ditugun EMAITZAK jakitea nahiko dituzue:

 Hasteko, ikerketa honetako emaitzak bat batekoak ez direla argitu beharko genuke. Ez bat batekoak, ezta astebeteko emaitzak, hilekoak baizik. Animaliekin jardutean eta ikertzean ez da erreza emaitza zehatzak eskuratzea eta are gutxiago denbora labur batean, animaliak organismo konplexuegiak baikara eta ez sinpleak bakterioak bezala. Beraz, emaitzak eskuratzeko lau hile eta erdi itxaron behar izan ditugu. Emaitzak zenbait ataletan banatu ditugu:

  

a)Muntaia

Ur beroko akuarioa, plastikozko akuario batean instalatu genuen, kristalezkoa izan beharrean. Helburua, berogailuak tenperatura 30ºCra igotzea zen baina 25ºCera heltzen zenez, beste plastikozko akuario baten barruan sartu genuen. Kristalezko beste bat geneukan baina akuarioak hasita zeukan bakterio onuragarrien ekoizpena






Aldi berean, beste bi akuarioak (bata kristalezkoa eta bestea plastikozkoa) urez bete genituen, giro tenperaturara egokitu zedin eta ur garbiketak oso aldagarriak ez izateko.


Beranduago, kumeak jaiotakoan, kristalezko bi akuarioak instalatu genituen, plastikozko geruza bikoitzeko akuarioa baztertuz.



b)Akuarioaren garbiketa eta Arraienen elikagaia

Garbiketari erreparatuz, emaitzak oso onak izan dira, ez baitiogu arreta gehiegirik jarri izan behar. Irakurritako informazioari jarraituz, hilean behin bakarrik egin dugu garbiketa orokorra, harriak eta apaintzeko materialak garbituz.

 
Arazo bakarra Gabonetatik bueltan izan genuen, arrainak aurkitzeko zailtasunak eta guzti izan genituela.

Elikagaiari erreparatuz gero, emaitzak oso onak izan ziren, arrrain guztiak jaten zutelako. Hala ere, gure kasuan ez diegu janari bizia eman, janari artifzial eman diegu. Honako hau:

 





  c)Gupyyen portaera
Esparru honen emaitzak guztiz harritu digu. Gainera, hasierako arren portaera eta ondorengo arren portaera guztiz ezberdina izan da.
 




























  • Hasierako arren portaera guztiz patxadatsua eta lasaia zen. Hasieran elkarrekin izan genituen, emeekin elkartu aurretik, eta banatu ere ez ziren egiten, inolako biolentziarik adierazi gabe. Emeekin ere, jarrera lasaia zuten eta euren ugalketa lana egin arren, muga batera heltzen ziren, non emeak lasai usten zituzten.
  • Ondorengo arrek, aurkako jarrera adierazi ziguten. Ezberdintasun nabariena, arren arteko biolentzia eta joera kaxkarra zen.  Ez zeukaten aurrekoen izaera baketsua, kontrako izaera baizik. Emeekiko jarrera oso bortitza erakutsi zuten, gau eta egun beraien atzetik egonez eta emeak estresatuz.
d) Guppyen biziraupena
    Kontuan izanda ikerketarako erabili genezakeen denbora eta erabilitako diru kopuru murriztua, arrainen baldintzak ez dira onenak izan. Hona hemen Guppy helduen hilezkortasun taula:

     
    GUPPY arraina
    HERIOTZA (Data)
    GH1 (Guppy Horia 1)
    Bai (Abenduaren 26tik Urtarrilaren 7ra)
    GU (Guppy Urdina)
    Ez
    GB1 (Guppy Beltza 1)
    Bai (Azaroaren 19an)
    GH2 (Guppy Horia 2)
    Ez
    GG(Guppy Gorria)
    Ez
    GB2 (Guppy Beltza 2)
    Bai (Abenduaren 26tik Urtarrilaren 7ra)
    HAH (Hasierako Ar Horia)
    Bai (Abenduaren 26tik Urtarrilaren 7ra)
    HAU (Hasierako Ar Urdina)
    Bai (Abenduaren 21etik 26ra)
    OAG (Ondorengo Ar Gorria)
    Ez
    OAH (Ondorengo Ar Horia)
    Ez
     
     
     
e) Guppyen ugalketa
Atal honetan ere, kontuan izan beharko genituzke ikerketaren baldintzak. Beraz, hona hemen haurdunaldien taula hasierako esperimentu eta arrekin:
  

GUPPY arraina
Haurdunaldia
 
GH2 (Guppy Horia 2)
 
Bai
 
GG(Guppy Gorria)
 
Ez
 
GB2 (Guppy Beltza 2)
 
Ez

 







 
GH1 (Guppy Horia 1)
 
Ez
 
GU (Guppy Urdina)
 
Ez
 
GB1 (Guppy Beltza 1)
 
Ez
 







 
 
Bigarren txandan eta ar ezberdinekin, bi eme haurdun jarri ziren:
GH2 (Guppy Horia 2)
Haurdunaldirik Bai
GU (Guppy Urdina)
Haurdunaldirik Bai
GG (Guppy Gorria)
Haurdunaldirik ez









Hirugarren belaunaldian guk nahi eta konturatu barik eme gorria haurdun jarri zen


f) Guppy kumeak
Guppyen portaerari erreparatuz, deigarriena jateko beharra da. Denbora luzeena goian ematen dute janariaren zain eta horrez gain, haien artean ere jan dira, espezie kanibala delako hain zuzen ere. Abenduaren 20an 8 kume jaio ziren GH2 emetik, ur beroko arraina zena. Horietatik, 2 desagertu ziren akuariotik eta bestea izoztu genuen badaezpada ere behar genuen.
Hazkuntzari erreparatuz, jaio zirenean bi begi baino ez ziren kumeak eta hile eta erdian oso arin hazi ziren. Gainera, kumeak arinago hasteko informazioa irakurri eta aplikatu genuen, hala nola, eguneroko %10eko ur aldaketak jaio eta bi astera aplikatu genuena.
Beste emaitza bat, hazkuntza abiadura da, kume bakoitzean ezberdina dena. Bost horietatik bi, oso azkar hazi ziren. Beste hirurak aldiz, erritmo geldora.
Azkenik, ateratako emaitzarik garrantzitsuena guppy kume hildako batena izan da. Guppy kume hida mikroskopiotik begiratu genuen eta antza denez, genopodia zeukala zirudien.





 Gaur hildako eme urdineko kumeak zenbatu ditugu eta 6 kume guztira daude.  Kume hauek beste espezieko bat direla dirudite,  bigarren ugalketarako erabilitako arrak beste espezie batekoak izan direlako. 

Lehen belaunaldietako kumeak apurka-apurka hazten joan dira eta batzuk tamaina handia hartu dute bi hilabete eta erdi dute eta. Hona hemen lehenengo belanauldiko kumeen bideo bat:
 
 
 
 
Hemen , argazki batzuk dituzue:
 




 
Goiko argazki honetan geratzen zaizkigun ar eta eme bakarrak dira. Biak batera ipini ditugu, emea berriro haurdun jartzeko eta kumeak saldu ahal izateko.
 
 e) Kumeen sexua
 
Behin lehenengo esperimentua amaituta bi belaunaldien sexua determinatu dugu:
 
Lehengo belaunaldia.
 
GUUPY alea
SEXUA
GH2.kume1 (Guppy horiaren kume 1)
Arra
GH2.kume2 (Guppy horiaren kume 2)
Arra
GH2.kume3 (Guppy horiaren kume 3)
Arra
GH2.kume4 (Guppy horiaren kume 4)
Arra
GH2.kume5 (Guppy horiaren kume 5)
Emea
GH2.kume6 Hildakoa eta mikroskopio
Arra
 
 
 
 
Bigarren belaunaldia:
 
 

GUUPY alea
SEXUA
GG.kume1 (Guppy gorriaren kume 1)
Arra
GH2.kume2 (Guppy gorriaren kume 2)
Arra
GH2.kume3 (Guppy gorriaren kume 3)
Emea
GH2.kume4 (Guppy gorriaren kume 4)
Emea
GH2.kume5 (Guppy gorriaren kume 5)
Emea

 
 
Orain bigarren esperimentuaren kumeak behin jaiota, emaitzen zain  gaude eta hirugarren esperimentuarekin hasiko gara. Hirugarren esperimentu honetan lortutako kume guztiak elkartuz, bi taldeetan banatuko ditugu bost eta seiko taldeak eratuz. Talde bateri  argia, tenperatura altua eta kumeentzako janari berezia emango diegu. Beste taldeari ordez, janari normala, argirik gabe eta giro tenperaturan edukiko ditugu. Lehenego taldeak balditza hoietan, kolore biziak hartzen joango dira besteak, aldiz, kolore bizirik gabe haziko dira.

Gaur martxoak 11 kumeak 2 taldeetan banatu ditugu, 6 eta 5 taldetan hain zuzen ere. Batzuei lehioaren ondoan jarri diegu eta janari berezia eman diegu, besteei, ordea, gelaren alderik ilunean eta janari arrunta jaten eman diegu. Metodo hau jarraituz hilabete batean emaitzak ikusiko ditugu.
 
Gaur martxoak 14 arrainei jatera joan garenean ar gorriko eta eme gorriko akuarioan kumeak zeudela ikusi ditugu! Ez genekien emea haurdun zegoela! Emea oso estresatuta zegoela antzematen zitzaion, isatsa beherantz mugitzen baitzuen, uste dugu momentu horretan erditzen zegoelako. Arra bertatik kendu dugu, kumeak jateko arriskua zegoelako. Ondoren kumeak banan banan bertatik atera ditugu zenbatzeko, eta guztira 21 kume zenbtu ditugu!
 
Hona hemen gaurko argazki eta video batzuk:
 
  Eme gorria erditzen
 
Guppy eme gorriaren kumeak, momentu horretan jaiota.
                                                                                              

















Lehenego belanauldiko kumeak



Hirugarren belanaldiko kumeak jaio ondoren laugarren akuarioa urez, landarez eta harriekin bete ditugu jaiotako guppy kumeak bertan egoteko.

Eme gorria eta arra, bakarrik berriro utzi ditugu eskuineko akuarioan






 Behin hilabete bat igarota eta 6-ko talderari  iluminazioa + janari proteikoa + eguneroko ur aldaketekin eta 5eko taldeari iluminazio gutxi + janari industriala + asteroko ur aldaketekin emaitzak hauek izan dira:


6 guppy kumeak:

I. Hazkuntza azkarra
II. Hazkuntza azkarra
III. Hazkuntza azkarra
IV. Hazkuntza azkarra
V. Hazkuntza geldoa
VI. Hazkuntza geldoa







 Hazkuntza azkarrekoak















5 Guppy kumeak


VII. Hazkuntza geldoa
VIII. Hazkuntza geldoa
IX Hazkuntza geldoa
X. Hazkuntza azkarra
XI. Hazkuntza geldoa
   




Hazkuntza geldokoak


















Bi argazki hauek alderatuta argi geratzen da, gure kasuan , iluminazioarekin, janari proteikoa emanez, eta eguneroko ur aldaketekin askoz ere azkarrago hazten direla.

Gure ikerketa lanaren helburuak betez arrainak saltzeko edo oparitzeko asmoak ditugu, gure klaseko kide batek guppy kume batzuk atzo eraman zituen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina